INAUTERI ASTEKO HIRI TAILERRAK
D ereduko ikasleei zuzenduta / Dirigido a txikis del modelo D
Otsailaren 20tik 24ra
MALETA IBILTARIA
Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduta.
Ordutegia: 8:30 - 14:30 (Sarrera 8:30-9:30 eta irteera 13:30-14:30)
Gaia: Maleta ibiltari bat mundutik barna ibili ondoren, gurera dator, ekarri dituen jolas, eskulan, abesti, dantza, mozorro eta abar gurekin partekatzeko.
ZIENTZIA ETA MAGIA TAILERRA
Lehen Hezkuntzako 1.go eta 3. mailako haurrei zuzenduta.
Ordutegia: 8:30 - 14:30 (Sarrera 8:30-9:30 eta irteera 13:30-14:30)
Gaia: Magiaren munduan murgilduko gara. Trukuak, erronkak eta globoflexia eginez baita zientzia hastapenetan ere arituko gara esperimetu errazak eta zientzia ginkana bat eginez.
ZIENTZILARI IZAN NAHI DUT
Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta.
Ordutegia:
A) aukera: 8:30 - 14:30 (Sarrera 8:30-9:30 eta irteera 13:30-14:30)
B) aukera: 10:00 - 14:00
Gaia: Astebetez zientzialari bihurtuko gara. Adinari egokitutako esperimentuak burutuko ditugu. Horretaz gain, erronkak eta talde jolasak burutuko ditugu.