KANPALDIAK 2025

13-03-2025

IZEN-EMATEA

APIRILAK 7, goizeko 10:00etatik gaueko 00:00etara. Izena ematen dutenen artean ZOZKETA egingo da.

APIRILAK 8, 16:00etatik aurrera webgunean onartutakoen zerrenda argitaratuko da. Ordainketarekin gauzatutzat emango dugu izen-ematea. ORDAINKETA egiteko epea APIRILAREN 10a, 14:00 arte izango da. Epe horretan ordaintzen ez bada, plazari uko egiten diozula ulertuko da.

Apirilak 14,  goizeko 10:00etan plaza libreak webgunean jarriko ditugu. Egun horretatik aurrera izen ematea gauzatze ahala izanen da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Adina izatea edota txanda bakoitzean eskatutako mailan egotea. 
  • D ereduko ikasleak izatea.
  • Nafarroan erroldatuko haurrek lehentasuna izango dute.

Haur/ gazte kopuru minimorik egon ezean kanpaldia bertan behera geratuko da, eta apirilaren 23an abisatuko dugu. Kasu honetan, ordaindutakoaren %100 itzuliko dizuegu.

Apirilaren 23a arte kanpaldian baja emateko aukera izango da eta dirua itzuliko da (kudeaketa gastua kenduta 3€).

Informazioa gehiago behar baduzue: 650 758 454  telefonoan 10:00- 16:00.

ZOZKETA

Izen ematea egitean haur bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio. Zenbaki hori zozketan sartuko da.  Zozketa zenbaki batetik aurrerako hurrenkeran izango da.

     Bestelako irizpideak:

  • Txandari dagokion adina izatea edota txanda bakoitzean eskatutako mailan egotea. 
  • D ereduko ikasleak izatea.
  • Nafarroan erroldatuko haurrek lehentasuna izango dute
  • Generoaren araberako parte hartze orekatua.

UDAN HONDARTZARA GOAZ!

Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte.

Juan Sebastian Elkano aterpetxea, Hondarribia: itsasontziz ibilaldia Txingudiko badian, jolasak hondartzan, mendian buelta eta Higerreko itsasargira bisita, talde erronkak, joko pistak, herria ezagutzeko eta gaubelak. Abuztuaren 10an, autobusa goizeko 10:00ean Berriozartik aterako da. Irurtzunen eta Latasan geldialdia egingo dugu. Abuztuaren 14ean, eguerdiko 13:30etan itzuliko gara.

Txurruka aterpetxea, Orio: Surf klasea Zarautzen, jolasak eta bainuak Zarautz eta Orioko hondartzetan, mendi buelta, erronkak taldeka, joko pistak herria ezagutzeko eta gaubelak. Aterpetxean bertan igerilekua eta kirol pistak ditu. Abuztuaren 11an, autobusa goizeko 9:30etan Berriozartik aterako da. Irurtzunen eta Latasan geldialdia egingo dugu. Abuztuaren 16an, eguerdiko 13:00etan itzuliko gara.

UR EKINTZAK ZUHATZAN!!

Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte. Arrauna, piragua, pedalo, windsurf, optimist, eskalada, irlako ginkana eta gaubelak egingo dituzte. Autobusa goizeko 9:00etan Berriozartik aterako da eta  Etxarrenen eta Altsasun geldialdia egingo dugu. Eguerdiko 12:15etan Berriozarrera itzuliko gara.

1. TXANDA: Abuztuak 6 - 11 

LH 5. – 6. (burututako maila)
260 €
2. TXANDA:  Abuztuak 11 - 16

LH 6. - DBH 1. (burututako maila)
260 €
3. TXANDA: Abuztuak 16 - 22 

DBH 2. – 3. (burututako maila)
290 €