JOLAS KOOPERATIBOEN IKASTAROA
Jolas Kooperatiboak eta talde-kohesiorako dinamika kooperatiboak
Ikastaro honen bitartez parte hartzaileek jolas kooperatiboaren ibilbidea eta ezaugarriak
ezagutuko dituzte.
2025eko urtarrilak 24 eta 25 (ostirala eta larunbata) 9 orduko ikastaroa
ORDUTEGIA Ostiralean: 10:00-14:00/ 15:30-17:30 - Larunbatean: 10:00-13:00
HELBURUAK
• Kooperazioan oinarrituriko jolasen aukerak, ezaugarriak eta ibilbidea ezagutzea.
• Jolas kooperatiboetan eta talde-kohesioa lantzeko dinamiketan modu praktiko
batean trebatzea.
• Jolas kooperatiboak burutzean sor daitezkeen zailtasunak aztertzea irtenbide
egokiak emateko.
• Kooperazio motorraren eragina baloratzea garapen afektiboan, gisa-trebetasun
ikaskuntzan eta gizarteratzeko jarreren garapenean.
EDUKIAK
• Joko eta jarduera kooperatiboen ezaugarriak eta ibilbidea.
• Joko eta talde-kohesiorako dinamiken esperimentazioa beren aukerak eta mugak
baloratzeko.
• Kooperazioaren eragina garapen afektiboan eta giza balioetan oinarritutako
hezkuntzan.
METODOLOGIA
Metodologia aktiboa erabiliko da, non parte-hartzaileak irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuaren protagonistak izango diren. Formakuntza teoriko-praktikoa izan arren
jarduera praktikoek izango dute presentzia handiagoa.
Homologazioa
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak irakasleen etengabeko prestakuntza
giza homologatuko du ikastaro hau.
IRAKASLEA
Jon Ortuondo Barcena.
PLAZA MUGATUAK DAUDE. Dindaiako langileek eta 9 orduak egiteko aukera duten begiraleek lehentasuna izango dute. Urtarrilaren 9an, taldea osatu den eta onartua izan zaren jakinaraziko dizugu.