2024ko Kanpaldiak

kanpaldiak24
Kanpaldiak
EUSKARAZ GOZATU UDAKO KANPALDIAK 2024
 
Orio, Zuhatza 2. 3. eta 4. txanda PLAZA GUZTIAK BETE DIRA
 
ESKERRIK ASKO GUZTIEI!
 
Itxoin zerrendan izena emateko:
 
------

 

IZEN-EMATEA

APIRILAK 8, plazak bete arte.

BALDINTZAK

  • Adina izatea edo txanda bakoitzean eskatutako mailan egotea.

  • D ereduko ikasleak izatea.

  • Nafarroan erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.

Hauetako baldintzaren bat betetzen ez badute, gurekin harremanetan jar zaitezte.

DESKRIBAPENA

UDAN HONDARTZARA GOAZ!

Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte.

Txurruka aterpetxea, Orio: Surf klasea Zarautzen, jolasak eta bainuak Zarautz eta Orioko hondartzetan, mendi buelta, erronkak taldeka, joko pistak herria ezagutzeko eta gaubelak. Aterpetxean bertan igerilekua eta kirol pistak ditu

Abuztuak 8 - 13
             LH 5. – 6.
             260 €


Juan Sebastian Elkano aterpetxea, Hondarribia: itsasontziz ibilaldia Txingudiko badian, jolasak hondartzan, mendian buelta eta Higerreko itsasargira bisita, talde erronkak, joko pistak, herria ezagutzeko eta gaubelak.

Abuztuak 17 - 21
LH 2., 3., 4.
225€

UR EKINTZAK ZUHATZAN!!

Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte. Arrauna, piragua, pedalo, windsurf, optimist, eskalada, irlako ginkana eta gaubelak egingo dituzte.

  1. TXANDA

           Ekainak 24 - 28
           LH 4.,5. , 6.
           210 €


2. TXANDA
   Abuztuak  7 - 12 
   LH 5. – 6.
   245 €


3. TXANDA
   Abuztuak 12 - 17 
   LH 6. - DBH 1.
   245 €

 

4. TXANDA

  Abuztuak 17 - 23 
   DBH  2. – 3.
   270 €

 

IZEN-EMATEA

APIRILAK 8, goizeko 10:00etan eta plazak bete arte.

 

Informazio gehiago behar baduzue: 650 758 454  telefonoan 10:00- 16:00.

Onarpena izen ematea gauzatze ahala izanen da (zozketarik gabe).

Ordainketarekin gauzatutzat emango dugu izen-ematea.

Haur/ gazte kopuru minimorik egon ezean kanpaldia bertan behera geratuko litzateke, eta apirilaren 23an abisatuko genuke.