Herrian/Auzoan

HERRIA/AUZOA
Herri /Auzoan

Nafarroako herri eta auzotan euskararen erabilera soziala sustatzeko ekintzak egiten ditugu . Ekintzak egoera eta behar desberdinetara egokitzen ditugu Guraso Elkarte eta Euskara Zerbitzuekin elkarlanean.

HERRI-HIRI TAILERRAK: haurren oporraldietan antolatzen ditugun goizeko ekintzak dira, haurrek tarte horietan euskararekiko lotura eten ez dezaten. Aisialdian euskararen erabilera sustatu eta finkatzeko bitarteko dira. 

DINDAIKALE -Kale animazioa: Euskarak kalean eta festa giroan edota egun berezietan presentzia izan dezan antolatzen ditugu: ur-jolasak, tailerrak, jolas tematikoak.... 

KARRIKARA! Kalean burutzen den ekintza da, euskaraz dinamizatutako jolasak, haurrak eta familiak jolasten jartzen dituena. 

TAILER MONOGRAFIKOAK: eskulanak, zientzia, magia, zirko, yoga... eskaintza zabala eta anitza euskarak kalean eta aisian bere tokia izan dezan.