Familiartean

Familiartean3
Familiartean

Egitasmo honen helburu nagusia familiartean euskararen transmisiorako baliabideak eskaintzea da, hizkuntza tipologia desberdinetako familiei (euskaldunak, mistoak, erdaldunak) haien hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izan dezaten. Honetarako hainbat proposamen ditugu:

JOLASTUKO GARA: Gurasoei zuzendutako ikastaro motza da. Baliabide desberdinak lantzen ditugu haurren egoera zehatzetan (esnatzean, mina hartzean, otorduetan...) erabili ahal izateko, euskal jolas, kanta eta formulen bidez. 

JOSTAILUEN ERAKUSKETA: Helburua familiartean jolastearen garrantziaz jabetzea eta baliabide hauei (jolasa zein jostailuari) buruzko hausnarketa egitea da.

FAMILIA ARTEAN EUSKARAZ: haur eta gurasoen artean aritzeko tailer monografiakoak dira. Formatu motzekoak dira eta oso eskaintza zabala daukagu: sukaldaritza, yoga, zirkoa, eskulanak... 

PARKEAN EUSKARAZ: Bi eta sei urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, herriko plazetan eta auzoetako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko.