Ikastetxean

Eskolaz kanpo
Eskolan

Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko ekintzak antolatzen ditugu, eskolaren lanaren osagarri. Izan ere, euskararen normalizazioan eskolak ezin du dena egin. Eskolaren eragina mugatua da eta bestelako ekarpenak beharrezkoak dira. Dindaia Fundazioak D ereduko ikastetxeetan aisialdiko ekintzak antolatzen ditu, aisialdiak eskaintzen dituen aukerak baliatuta euskararen erabilera bultzatzeko.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: Eskolaz kanpoko ekintzen helburu nagusia euskararen erabileran eragitea da, haurren artean euskarazko harremanak bultzatzea eta euskara bere arlo ludiko eta ez-formalean erabiltzea.

Euskararen erabilera sustatzeaz gain, besteko helburu hauek lantzen ditugu ere:

  • Haurrek bere denbora librea era eraikitzale eta emankorrean bizitzea.
  • Modu dibertigarrian beren gustuko gaietan sakondu eta gozatzea.
  • Elkarlana eta parte-hartzea bultzatzea

JOLAS ORDUETAKO DINAMIZAZIOAK

ESKOLA ORDUETAN AHOZKOTASUNA LANTZEKO EKINTZAK: HITZ ETA PITZ, DRAMATIZAZIO JOLASAK...

HAUR ETA GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK: IKAS TEKNIKAK, MEKANOGRAFIA...