Euskaraz Kilika
Zer da Euskaraz Kilika?
Euskaraz Kilika Nafarroa garaiko haurrei zuzendutako egitasmoa da, eta eremu eta herri desberdinetako haurrak -sarean zein aurrez-aurre- elkartzeko aukera ematen du.
Pandemia egoeran sortu zen, hizkuntza arrakala txikitzen laguntzeko. Hala ere, epe luzerako egitasmoa biihurtu da, aukera handia ematen duelako distantzia gainditu eta haur euskaldunen etxeetara ailegatzeko.
Erronka eta joku desberdinen bidez aisialdi euskaldun, ez lehiakor eta sortzailea bultzatzen ditu.
Gaur egun onlineko aukeraz gain aurrez-aurrekoa ere martxan da. Modu honetan herrian eta auzoan haur euskaldunen arteko harremana sustatzen da aisialdi euskaldunari lekua eginez eta euskarak presentzia eta ikusgarritasuna lortzen ditu.
Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoa da (aurrez aurrekoa edo onlinekoa izan, adin tarteak desberdinak dira).
Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ekintza da eta doan eskaintzen da.
Izena emateko, jarri gurekin harremanetan.